KARATEKA

KARATEKA

Zinema

KARATEKA

Zuzendaritza: Aritz Moreno

2026/12/13 - 19:00

2026/12/14 - 19:00

Iraupena: 110

Prezioa: Igandea 6,5- Astelehena 5,0


Sandra Sánchezen istorioa da hau, sinesteari inoiz utzi ez zion eta konbentzio guztiei aurre egin zien emakume batena. Erakunde ofizialek baztertu zutenetik kata modalitateko historiako karatekarik onena izatera iritsi zen arteko ibilbidea kontatzen du.

Jesús del Moral entrenatzaile eta bizitzako bikotekidearen laguntzarekin, Sandrak ia ezinezkoa zirudien erronka zirraragarri bati ekin zion: 39 urterekin urrezko domina olinpikoa irabaztea eta irmotasunaren esanahia berridaztea. Izan ere, kirol honetan beteranoenek 30 urterekin erretiroa hartzen dute, eta japoniarrak izan dira beti nagusi.

Maitasunari, sakrifizioari eta borrokari buruzko istorio bat, karatearen mugak gainditzen dituena.