PERDIDO EN LOS 80s – MENUDA MOVIDA

PERDIDO EN LOS 80s – MENUDA MOVIDA

Antzerkia

PERDIDO EN LOS 80s – MENUDA MOVIDA

Diego Sánchez

Vitamin Producciones Antolatzailea

2026/12/11 - 20:30

Iraupena: 80

Prezioa: 16 euroak + kudeaketa gatuak web orrian


80ko hamarkada ez da azaltzen… bizi egiten da. Eta Diego Sánchezek ondo baino hobeto daki hori.

Nostalgiaz eta umorez beteriko bakarrizketa honetan, belaunaldi oso baten bizitzan arrastoa utzi zuen garai hartara eramango gaitu Diegok: eskola, ilundu arte kalean egiten genituen jolasak, telebistaren aurrean iltzatuta edukitzen gintuzten telesailak, ogitartekoak askaltzeko ohitura, amen errietak, soldadutza, lehenengo festak eta betikoak izango zirela ziruditen adiskidetasun haiek.

Perdido en los 80s gure oroimen kolektibora zuzenean eramango gaituen bidaia da, eguneroko oroitzapenak algara bihurtzen dituena. Nostalgia eta komedia uztartzen dituen ikuskizun honek hamarkada errepikaezin hura berpizteko aukera eskainiko digu, erritmo biziarekin, publikoarekiko etengabeko elkarrekintzarekin eta barre egiteaz gain, abestu, dantzatu eta hunkitzeko uneekin.

80ko hamarkadan hazi zirenentzat eta garai hura zergatik izan zen hain berezia ulertu nahi dutenentzat pentsatutako ikuskizuna da. Estatu osoko antzokiak betetzen ari den bakarrizketa arrakastatsua, ikusleak sentsazio argi batekin uzten dituena: «Barre egin dut, hunkitu egin naiz eta primeran pasatu dut!».

Izan ere, 80ko hamarkada ez zen hamarkada soil bat izan. Benetako iraultza izan zen!