3 ELEMENTOS- UNA EXPERIENCIA INMERSIVA 360º

3 ELEMENTOS- UNA EXPERIENCIA INMERSIVA 360º

Beste batzuk

3 ELEMENTOS- UNA EXPERIENCIA INMERSIVA 360º

Mago Hodei magoa

«Esperientzia magikoa, haztean atzean uzten ditugun sormena, jakin-mina eta pasioa berreskuratzeko.»

2027/02/20 - 18:30

2027/02/20 - 19:30

Iraupena: 40 min pase bakoitza. Pase bakoitzak gehienez 45 lagun

Prezioa: 12


Jaio, hazi eta ikasi egiten dugu… eta bidean galdu egiten ditugu.

3 Elementu: sormena, kuriositatea eta pasioa. Haurtzaroan hegan egiten uzten diegu; helduaroan, berriz, hegoak mozten dizkiegu.

Irudimenez, fantasiaz eta harriduraz beteriko kontakizun eszenikoa, gaur garen horretara eraman gaituzten 3 elementuak zeharkatzen dituena eta ilusionismoa aitzakia bihurtzen duena oroimenari eta partekatutako bizipenei espazio bat irekitzeko.

Eguneroko zaratatik urrun, topaketa intimo bat; paper txiki bat, txirrin bat eta artilezko bola bat nahikoa dituena istorioak kontatzeko, hunkitzeko eta hausnarketarako gonbita egiteko.