MENDIKO JARDUNALDIAK

MENDIKO JARDUNALDIAK

Beste batzuk

MENDIKO JARDUNALDIAK

MENDIKO LAGUNAK

Mendiko Lagunak Elkarteak urtero antolatzen dituen Mendi Jardunaldiak kultur ekitaldi bat dira, non naturarekiko aditu eta zaletuek beren ezagutzak eta esperientziak partekatzen dituzten, ikusleei mendiaren mundua ikuspegi bisual eta hezitzaile batetik aztertzeko aukera paregabea eskainiz. Mendien esentziarekin ikasi, gozatu eta konektatu nahi duten naturazaleentzako topaketa ezin hobea.

2025/11/14

2025/11/15

2025/11/16

Iraupena:

Prezioa: DOHAINIK


Azaroak 14 noviembe. PELIGRO NO ASUMARSE. Oreka taldea

Nerbioiko jauzia, 200 metrotik gorako garaierarekin, iberiar penintsulako ur-jauzi handiena da, eta Nerbioi ibaiaren ibilgua mugatzen du jaio ondorengo lehen urratsetan, arroila handi bat osatuz.
Motibaturiko highliner talde batek baimen baliotsua baina mugatua lortu du arroila erraldoia zeharkatzen duen lerro bat luzatzeko. Ohituta daude 50 eta 300 metro arteko lerroak egiten, eta lehen aldia izango da talde honek ia kilometro bateko lerroa egin behar duela. Adiskidetasun eta lan gogorreko istorioa. Talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitatearen artean egina.

 

Azaroak 15 noviembre. RED BULL X-ALPS 2025 – ALPEAK ALDERIK ALDE OINEZ ETA HAGAN.

Nire izena Mattin da eta azaro honetarako emanaldi berezi bat eskaini nahi dizuet: nire esperientzia Red Bull X-Alps-en, mendiko lasterketak eta parapentea uztartzen dituen munduko abentura lasterketa gogorrenean.

12 egunez Alpeetan barrena, oinez eta hegan, 60km baino gehiago eta 3.000 m desnivel positibo gainditzen ditugu egunero, parapentea bizkarrean eramanez. Lasterketa honetan parte hartzea gure biziko erronka izan da, eta gure taldeak bizitako momentu ikusgarrienak eta hunkigarrienak partekatu nahi ditut zuekin.

 

Azaroak 16 noviembre. GR-11 ZEHARKALDI BAT BAINO GEHIAGO

4 emakume eta 3 txakur hainbeste maite dituzten Pirinioak zeharkatzen, GR-11 ibilbidea jarraituz. Autonomian, elkarrengandik ikasten, emakume mendizale moduan ahalduntzen eta naturaz gozatzen.

“Elkarregaz” eraikitzen, “elkarregaz” ametsak betetzen.