ANTZERKI LABURREN I. JARDUNALDIA (EUSKARAZ)

ANTZERKI LABURREN I. JARDUNALDIA (EUSKARAZ)

Antzerkia

ANTZERKI LABURREN I. JARDUNALDIA (EUSKARAZ)

Aimara Antzerki Taldea

"Antzerki laburreko lau istorio bizi gau ahaztezin batean"

2026/03/20 - 19:30

Iraupena: 80

Prezioa: 5


  1. DESTINY DRIVER- La Mapatxa.

o Testua: Markos Goikolea.

o Zuzendaritza: Olatz Ganboa.

o Antzezleak: Ugaitz Alegria, Getari Etxegarai.

o Hizkuntza: Euskaraz.

o Iraupena: 20 minutu.

  • Sinopsia:

Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta

zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak

hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun

posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo

baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri

den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten

dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du.

Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina

ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek

sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen

imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.

  1. OSIRIS 4 VINTAGE- Aimara Antzerkia

o Testua: David Caiña

o Zuzendaritza: Javier Liñera

o Antzezleak: Rufo Grande-García, Ainhoa Isasi eta Ana Pérez

o Hizkuntza: Euskaraz.

o Iraupena: 20 minutu.

  • Sinopsia:

“Gizon bat denda batean sartzen da sakelako telefono bat erosteko,

esperientzia sinple eta atsegin baten esperoan. Laster, axolagabe utziko ez duen egoera

batean harrapatuta ikusiko du bere burua.”

  1. KONTUAK EGIN- Aimara Antzerkia (Nagusien taldea)

o Testua: Ruben Tejeriaren gaztelaniazko testuaren egokitzapen kolektiboa.

o Zuzendaritza: Julio Kortazar

o Antzezleak: Serapio Lopez, Jon Guerrero, Virginia Garcia eta Marian Fradejas

o Hizkuntza: Euskaraz.

o Iraupena: 20 minutu.

  • Sinopsia:

Umorez eta sarkasmoz beteriko komedia da. Bizitzak fakturak nola pasa

diezazkizukeen ikus dezakegu, eta, batzuetan, inoiz espero ez zenituen eta gutxien

imajinatzen dituzun pertsonen bitartez.

  1. BURUAZ NORBERE EGIN

o Testua: Idoia Garzes Aldazabal.

o Zuzendaritza: Mikel Martinez.

o Antzezleak: Leire Orbe, Ruth Guimerà.

o Hizkuntza: Euskaraz.

o Iraupena: 15 minutu.

  • Sinopsia:

Buruaz norbere egin antzezlana bi emakumeren arteko elkarrizketa da,

hartzekotan diren erabaki garrantzitsua nola mamitzen den azaltzen duen solasa.

Bakoitzak norbera izan nahi horretan, hitz-jokoa egiten da “norbere buruaz beste”

egitearen ideiarekin, norberaren bizitzaren lema hartzeari dagokionez.