AIARALDEKO BIDEO KOPLA LEHIAKETA

AIARALDEKO BIDEO KOPLA LEHIAKETA

Beste batzuk

AIARALDEKO BIDEO KOPLA LEHIAKETA

SARI BANAKETA

2026/12/10 - 18:00

Iraupena: 60

Prezioa: DOHAINIK


Abenduaren 10ean, Amurrio Antzokian egingo da Aiaraldeko Bideo Kopla Lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa. Ekimen honen helburua gazteen artean sormena, euskara eta bertsolaritza sustatzea da.

«Zer behar du munduak pixka bat hobetzeko?» galderari erantzunez, 14 urte arteko parte-hartzaileek irudimena askatu eta beren ideiak koplen bidez adieraziko dituzte.

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, ia 500 gaztek parte hartu baitzuten, Amurrio Antzokia belaunaldi berrien talentua, sormena eta euskal kultura ospatzeko topagune bihurtuko da berriro.