MENDIKO ESKOLA ETA ZABALEKO ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

MENDIKO ESKOLA ETA ZABALEKO ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

Musika

MENDIKO ESKOLA ETA ZABALEKO ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

MUSIKA BULEGO

2025/12/09 - 11:30

Iraupena:

Prezioa: DOHAINIK


Irailean abiatu zen Musika Bulegoak eta Musikagileak-ek antolatuta, Soinua Iratzarri proiektuaren 7. edizioa. Oraingoan, Amurrioko Mendiko eta Zabaleko eskoletako ikasleek hartu dute parte proiektuan, beste batzuen artean. Proiektuan, osotara, 200dik gora haurrek hartu dute parte eta hainbat saioren bidez, musika garaikidearekiko hurbilketa gauzatu da. Lan saioetan, hainbat profesional pasa dira ikastetxeetatik, hala nola, pedagogoak, musikagileak eta musikariak, denak musika garaikidearen esparruko profesionalak. Proiektuaren ardatza, haurrek haien musika pieza garaikide propioa sortzea da, musikagile baten laguntzaz eta obra horiek erakusteko, abenduaren 9an ospatuko da Amurrioko Antzokian kontzertua, 11:30ean. Bertan, azken hilabeteetako lana erakutsiko dute ikastetxeetako ikasleek, musika pedagogo, musikagile eta musikariekin batera.